sábado, 7 de noviembre de 2015

GUGGENHEIM

Pasaden asteazkenean, 1go eta 2. mailako ikasleak Guggenheim museora bisitan joan ziren.

Alex Katz-en zenbait koadro ikusi zituzten eta gero tailerrera joan ziren ikusitakoarekin eta haien imajinazioa erabiliz sekulako artelanak margotzera!

Primeran pasatu zuten eta museo baten arauak zeintzuk diren ikasi zituzten: isilik egotea, artelanak ez ikutzea, korrika ez egitea….Irteera oso aberasgarria izan zen.

Gainera Puppy-k dituen landare batzuk oparitu zieten.

Nork daki egunen batean gure ikasle baten erakusketa ikusi ahal izango dugun Guggenheimean.

Hona hemen haien artelanak, espero dugu gustukoak izatea!




Oharra: Datorren ostiralean, haien artelanen erakusketa izango dugu gure ikastetxeko patioan. Etor zaitez ikustera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario