domingo, 6 de diciembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA

Denetariko aktibitateak burutu ziren eta zuen seme-alabek primeran pasatuko zuten, eta, gainera, talo eta 
txorizoa jateko aukera izan zuten. Ikastetxea girotzeko asmoz, baserritar edo arrantzale jantzita etorri ziren.

 Goizean zehar giza futbolina izan zuten patioan. Honetaz aparte, euskal abestien jaialdia eta txalaparta erakustaldia  izan zuten areto nagusian. Eguerdian bazkalordu arte, erromeria, talo eta 

txorizoa izan zuten. Hau guztia,  trikitixaz eta panderoaz girotua egon zen.

Arratsaldean: HHko eta LHko 1go eta 2. mailakoentzat puzgarriak izan zuten eta LHko beste guztiek euskal  


filma izan zuten. DBHkoek aurtengo euskara indartzeko kanpainarako leloa eta logoa egiteko ardura izan zuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario