martes, 17 de febrero de 2015

7. UNITATEA: ENERGIA. 6.MAILA

1.    Energia zer den jakitea eta zer energia mota nagusi dauden bereiztea: energia mekanikoa, soinu-energia, argi-energia, bero-energia edo energia termikoa, energia elektrikoa, energia kimikoa eta energia nuklearra.
2.    Energiak zer propietate dituen jakitea.
3.    Beroa zer den eta tenperatura zer den ulertzea.
4.    Beroa gorputz batzuetatik beste batzuetara nola igarotzen den ulertzea eta material eroaleak eta isolatzaileak bereiztea.
5.    Beroaren zenbait efektu jakitea.
6.    Zentral elektrikoetan elektrizitatea nola ekoizten den eta nola garraiatzen den ikastea.
7.    Zentral elektriko motak bereiztea, erabiltzen duten energia-iturriaren arabera: zentral hidroelektrikoak, zentral eolikoak, zentral termikoak, zentral nuklearrak, eguzki-zentral termikoak eta eguzki-zentral fotovoltaikoak.
8.    Kontsumitzen dugun energia gehiena energia elektrikoa edo erregaien energia dela jakitea.
9.    Energiaren kontsumoak eta energia lortzeak zer-nolako arazoak eragiten dituen jakitea; besteak beste: baliabideak agortzea, berotze globala, euri azidoa eta hondakin erradioaktiboak.

LINK GEHIAGO:

No hay comentarios:

Publicar un comentario