martes, 9 de diciembre de 2014

5. UNITATEA: OSASUNA. 6.MAILA


1. Osasuna eta gaixotasuna zer diren ikastea.
2. Gaixotasunei aurre hartzea eta bizitza osasungarria izatea zein garrantzitsua den ulertzea.
3. Gaixotasun motak bereiztea, nola azaltzen diren eta zer jatorri duten kontuan hartuta: akutuak, kronikoak, infekziosoak eta ez-infekziosoak.
4. Osasunerako faktore arriskutsu batzuen berri izatea; besteak beste, alkohola, tabakoa, drogak eta zirkulazio-istripuak.
5. Gaixotasun infekziosoak bereiztea, zer agentek sortzen dituzten kontuan hartuta; besteak beste, infekzio bakterianoak, mikosia, parasitosia eta infekzio birikoak.
6. Infekzioen transmisio-bide nagusiak zein diren jakitea.
7. Gaixotasun infekziosoei aurrea hartzen laguntzen diguten higiene-ohiturak zein diren jakitea.
8. Gaixotasun batzuk sendatzeko behar diren tratamenduen berri izatea; esaterako, sendagaiak, txertoak, antibiotikoak, kirurgia eta organo-transplanteak.
9. Transplanteek eta organo-emateek bizitzak salbatzen dituztela ulertzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario